intsektu
iz. Animalia artropodoa, sei hankakoa eta gehienetan hegoduna, itxuraldatzeak izaten dituena. v Zool. Artropodoen phylum-eko izen bereko klaseko ornogabe batzuen izena. Hexapodo izenaz ere ezagutzen dira. Gehienek ageriko hiru atalez (burua, bularraldea eta sabelaldea) osatua dute gorputza. Antena pare bakarra dute gehienek, baina badira bikoak ere. Hiru zango pare eta hego pare bat edo bi dituzte. Batzuek hego pare bat hezurrezko gogorra eta kolore bizikoa izaten dute. Digestio aparatuan hiru atal nagusi dituzte: aurreko hestea, erdikoa eta atzekoa. Erdikoan bakarrik dituzte digestio gurinak. Hodi egiturako bihotza dute eta odola putzu txiki batzuetan banatua izaten dute. Asko arrautza bidez ugaltzen diren arren badira biziernalkari direnak ere. Hazte prozesuan antzaldaketa handi samarrak izaten dituzte. Batzuek har diren garaian izaten dituzte aldaketa horiek, eta holometaboloak dira; beste batzuek berriz aldi jakinetan eta itxuraldatze handirik gabeko aldaketak izaten dituzte, heterometaboloak dira. Hogeita hamar bat ordena biltzen ditu bere baitan.