integratu, integra, integratzen
da-du ad. Mat. Funtzio bat integratu: funtzio baten integrala aurkitu. || h. bertakotu, gizarteratu. v Zirkuitu integratua. Elektr. Elektronikako osagaiez osaturiko egitura; osorik ekoizten da, osagai aktiboak (trantsistoreak eta diodoak), osagai pasiboak (erresistentziak eta kondentsadoreak) eta horien arteko loturak sustratu deritzan gai batean eraikita izaten dituelarik; maizenik silikonaz egindakoa izaten da sustratu hori. Zirkuituak egitura bakarra izaten du, haririk gabea; zirkuituaren osagaiak mikroskopikoak direnez, mikrozirkuitu ere esaten zaie zirkuitu integratuei.
- instrumentu
- Insulindia
- inta
- intabolatura
- integral
- integratu, integra, integratzen
- integratze
- integrazio
- integrismo
- integrista
- intelektual