Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

injekzio

iz. Isurkari bat sakaduraz barneratzea.  v  Med. Sendagaia zuzenean sartzea gorputzeko ehunetan edo odolean xiringa baten bidez. Gehienetan sendagaiak ahotik hartuz gero digestioak hondatuko lituzkeenean erabiltzen da. Sendagaia zertarako den, injekzioa azalean sartzen da edo azal azpian (intsulina), giharrean, gorputzak pixkana bereganatzeko sendagaiak direnean, edo zain batean, berehala bereganatu beharreko sendagaiak direnean.  v  Mek. Motorren erreketa ganberara errekina sartzeko sistema.