infragorri
izond. Fis. Uhin luzera 0’8 m eta milimetro bat bitartekoa duen irrada elektromagnetiko ikustezina. J. Herschel-ek frogatu zuen argiaren espektruan badela gorritik haragoko irrada bat, bero handia ematen duena, eta irrada infragorri izena eman zion. Irrada infragorrien sorburuak eguzkia eta solido beroak dira. Tungsteno hariz eginiko lanparak, adibidez, irrada infragorria sortzen du, eta oso erabilia da industrian, terapeutikan eta etxeko berogailu gisa.