Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

infarto

iz. Med. Organo oso bat edo organo zati bat hiltzea, odola eramaten dion arteria tronbo batek edo enbolo batek ixten duenean gertatzen dena. Odola ongi iritsi ez zaiolako hila dagoen ehun zati txiki bati ere infarto esaten zaio. Infartoak, batez ere, giltzurrunetan, bihotzean, biriketan, gibelean eta barean izaten dira. Infartoaren ondorioak organoaren garrantziaren eta hedaduraren araberakoak izaten dira. Bihotzeko infartoa da larriena.  v  Miokardio infartoa. Bihotzeko gihar baten parte baten hiltzea, odola iristen ez zaiolako gertatzen dena (arteria koronarioetan itxidura bat izan delako). Bihotzeko infartoa duten gaixo gehienek bularreko mina sentitzen dute, eta gero besoetakoa eta eztarrikoa; sukarra, arterietako presio gorabeherak, ikusmenaren galtzea,… jasaten dute. Arriskurik handiena fibrilazioa da, fibrilazioak heriotza baitakar gehienetan. ik. fibrilazio. Bihotzaren erritmo aldaketak eta bentrikuluen fibrilazioak bihotz taupadak eragiten eta neurtzen dituen erritmo eragile baten bidez zaintzen dira. Herri aberatsetan eta janari premiarik ez dutenetan infarto gehiago izaten da pobreetan baino; estresa, tabakoa, kolesterola, hipertentsioa eta diabetesa bihotzeko infartoaren eragile nagusiak dira.