Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

inekuazio

iz. Mat. Perpaus bateko atal bat beste atala baino txikiagoa edo handiagoa dela adierazten duen matematika erlazioa. Inekuazioetan zeinu hauek erabiltzen dira: > (…baino handiagoa), < (…baino txikiagoa), ≥ (…baino handiagoa edo berdina), ≤ (…baino txikiagoa edo berdina). Ekuazioak bezala, inekuazioak ebatz daitezke; adibidez, 2x + 1 ≥ 7 inekuazioaren ebazpena x ≥ 3 da, 3 zenbakia edo 3 baino zenbaki handiagoa jar baitaiteke x-en ordez, inekuazioaren ezkerreko atalaren balioa 7 zenbakia edo 7 baino handiagoa izan dadin.