Indurain Larraza, Miguel
Nafar txirrindularia (Atarrabia, 1964). Besteak beste, Miguel Indurain izan da bost Frantziako Itzuli jarraian irabazi dituen txirrindulari bakarra, 1991, 1992, 1993, 1994 eta 1995ean. 1992 eta 1993an, gainera, Frantziako Itzulia eta Italiako Giroa irabazi zituen urte berean. Hori ere berak bakarrik lortu du orain arte txirrindularitzaren historian. 1994an orduaren errekorra ere bereganatu zuen, 60 minututan 50,040 kilometro eginez. Hurrengo urtean, 1995ean, munduko txapelketako erlojupeko proban txapeldun izan zen, eta txapeldunorde errepidekoan. 1996an, berriz, ezin izan zuen bere seigarren Itzulia lortu, baina urrezko domina eskuratu zuen Atlantan jokatu ziren Olinpiar Jokoetako erlojupeko lasterketan. Izan ere, erlojupeko probetan izan den espezialistarik handienetakoa da Miguel Indurain, nahiz eta oso txirrindulari osoa izan. 1996an denboraldi oso gogorra izan ondoren –Frantziako Itzulia ezin izan zuen irabazi eta Espainiako Itzulia bertan behera utzi behar izan zuen–, 1997. urteko urtarrilean utzi zuen txirrindularitza profesionala.
- Indre-et-Loire
- Indre
- induktantzia
- indukzio
- induljentzia
- Indurain Larraza, Miguel
- Indurain
- Indusi
- indusio
- induska
- induskatu, induska, induskatzen