Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

indukzio

iz. Datu jakinetan oinarrituta, hastapen orokor batera iristeko egiten den arrazoibidea. || Elektr. Zirkuitu batean korronte elektrikoak sortzea, beste korronte elektriko baten edo iman baten eraginpean.  v  Elektr. Eroale batean sortzen den indar elektrikoa edo magnetikoa, induktore deritzan gorputz magnetizatu edo elektrizatu bat hurbiltzen zaionean gertatzen dena.  v  Indukzio elektromagnetikoa. Zirkuitu elektriko bat igarotzen duen jario magnetikoaren aldaketak zirkuitu horretan sortzen duen indar elektriko higiarazlea. Faraday-ek aurkitu zuen, eta besteak beste, dinamoen, transformagailuen eta alternadoreen funtzionamenduaren oinarria da. Gaur egun elektrizitateak duen garapena induzkzioari zor zaio neurri handi batean.  v  Indukzio magnetikoa. Eremu magnetiko baten eraginpean dagoen gai edo gorputz batetik pasatzen den jario magnetikoaren dentsitatearen balioa. Gauss-a da indukzio magnetikoaren banakoa CGS sisteman.  v  Indukzio korrontea. Eremu magnetiko baten barnean kokatua dagoen eroale batean sortzen den korronte elektrikoa.  v  Indukzio labea. Funtzionamendua indukzio fenomenoan oinarritua duen labe elektrikoa. Metalak urtzeko edo beroriei trataera termikoa emateko erabiltzen da  v  Biol. Enbrioi ehun batek beste batean duen eragina, haren garapena baldintzatzen duena.  v  Indukzio entzimatikoa. Entzimen sintesian gai batzuek sortzen duten efektua. Ezaguna da laktasa entzimaren ekoizpenean laktosa ingurune aberatsean dauden mikroorganismoek eragiten duten indukzioa.  v  Indukzio sinpatikoa. Biol. Animalia batek, horretarako arrazoirik gabe, bere kideen jokabidea hartzea.  v  Indukzio osoaren printzipioa. Mat. Zenbaki naturalentzat baliagarria den tasun bat zero zenbakiarentzat betetzen bada, eta edozein n zenbakirentzat egiaztatzean, jarraian dagoen n’ zenbakiarentzat ere egiaztatzen bada, orduan edozein zenbaki naturalek tasun hori du.