Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

induktantzia

iz. Elektr. Korronte elektriko alternoak solenoide bat igarotzen duenean, solenoideak sortzen duen indukzio jarioa korrontearen intentsitateaz zatituz lortzen den emaitza. || Zirkuitu elektrikoa zeharkatzen duen korronte alternoaren intentsitate aldaketei aurre egiteko bobinak duen tasuna. Bobina horiek bi helburu dituzte: korronte elektrikoaren intentsitatea mugatzea eta zirkuituko osagaietan gerta daitezkeen kalteak galaraztea. Era askotako induktantziak daude, eta oso erabiliak dira elektronikan.