Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Inda, Juan Martin

(«Perkain»). Nafarroa Behereko pilotari ospetsua (Aldude, 1760 edo 1770 - ?). Bere garaiko pilotaririk onenetakoa izan zen. Azanza, Haroztegi eta Kurutchet pilotariekin aritu zen lehian. Bertso famatu batzuen eta Harispek frantsesez idatzitako antzerki baten (1903) gaia izan da Perkain.