Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

inanbu

iz. Zool. Tinamidoen familiako eperraren itxurako zenbait hegaztiren izena.  v  Inanbu arrunta (Nothoprocta ornata). Gorputzaren gaineko aldea gris gaztaina kolorekoa du zerrenda beltz gorrixkekin, paparra zuria eta bularraldea grisa. Perun, Bolivian eta Argentinan bizi da. Banaka edo binaka ibiltzen dira eta ar bat baino gehiago aukeratzen ditu emeak arreske dagoenean eta haiei uzten die txitak zaintzeko ardura.  v  Inanbu gorria (Rhynchotus rufescens). 42 cm inguru luzea, luma gorri horixkak eta beltzaranak dituena. Brasilgo eta Argentinako belar zelaietan ibiltzen da. Haziak eta intsektuak jaten ditu.