Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Inaro

Egiptoar printzea (k.a 455. urte inguruan hila). Atenastarren laguntzarekin Egipto persiarren eskuetatik askatzen saiatu zen. Akemenes-en kontra irabazle irten zen, baina Megabizok preso hartu zuen Prosopitis uhartetik gertu. Artaxerxes I.ak Susara eraman zuen eta han hil.