Iliria
iz. Europako antzinako lurraldea, Adriatiko itsasoaren ekialdeko kostan. Gaur egungo Dalmazia eta Albaniako parte bat hartzen zuen; hegoaldean Greziako iparmendebaleraino, Epiroraino, iristen zen. Mazedoniarrak jabetu ziren lurraldeaz erromatarrak sartu aurretik, eta K.a. 35. urtean erromatar probintzia izan zen inperioa desegin zen arte. Mende batzuk geroago, Iliriako lurraldea Frantziako Inperioaren probintzia egin zuen Napoleonek; Lehen Mundu Gerraren ostean Jugoslavia barnean sartu zen. Bigarren Mundu Gerran alemanek Jugoslavia hartu zuten eta antzinako Iliriaren parte bat Kroaziako erresuman sartu zen (1941); beste parte bat, ordea, Italiak hartu zuen. Gerra bukatu zenean, Iliria Jugoslaviako estatu ohiaren lurraldea izan zen.