iktiosaurio
iz. Zool. Iktiosauridoen familiako itsasoko narrastia, jurasiko garaian agertu eta kretazeo garaiaren hasieran desagertu zena, 2 m inguru luzea (Ichthyosaurus). Ingalaterran, Alemanian, Groenlandian eta Kanadako Alberta estatuan aurkitu dira haren hezurrak. Aurkikuntza horiek erakutsi dutenez izurdearen antza zuen, muturra izurdeak baino zorrotzagoa bazuen ere. Sudur-zuloak ia begien ondoan zituen eta usaimenaz baliatzen zen bere eginkizunetan gidatzeko. Gauza segurua da biziernalkaria zela, ezkatarik ez zuela eta kolorez gorri marroixka zen, adituen ustez.