iktiologia
iz. Zool. Arrainak aztertzen dituen zoologiaren adarra. v Iktiologiaren eremu nagusiak taxonomia (arrainen sailkapenak), anatomia, etologia, ekologia eta fisiologia dira. XIX. mendea arte taxonomiaren alorrean egin ziren lanik handienak, arrain mota berriak sailkatzen eta sailkatuak zeudenen arteko erlazioak zehazten, alegia. XX. mendean ozeanografiazko azterketen gorakadaren ondorioz eta urpean azterketak egin ahal izateko teknologia aurkikuntzei esker, arrainen bizitzaz eta jokaeraz azterketak egiteko bide berria ireki zen. Era berean, laborategietan, unibertsitateetan eta abarretan ikerketa ugari egin dira arrainen anatomiaz.