Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Karboniferoa

Geol. Paleozoiko garaiko aroa, orain dela 360-286 milioi bitarteko urteetakoa. Permiarraren eta Devoniarraren artekoa da Karboniferoa. Garai horretan Lurrean sortzen diren ikatz geruza lodiak direla eta hartzen du izena. Geruza horiek Ipar Ameriketako eta Europako lurralde zabaletako tropiko oihan zingiratsuen hondakinetatik sortu ziren. Ipar Ameriketan bi aldi izan ziren Karboniferoan: Mississipikoa (orain dela 360-320 milioi urtekoa), eta Pennsylvaniakoa (orain dela 320-386 milioi urtekoa). Karboniferoa oso aro garrantzitsua da, Lurreko ikatz, petrolio eta burdina mea hornidurarik handienak garai horretakoak direlako. Karboniferoa Ipar Ameriketako eta Europako kontinenteek elkar jo zuten, eta Hego Ameriketako eta Afrikako bazterrek ere bai; orain dela 350 milioi urte iparraldeko eta hegoaldeko kontinenteek masa bakar batean (Pangea) elkartu ziren. Karboniferoa azkeneko urteetan Antartika osoa, eta Australiako, Hego Ameriketako, Afrikako eta Indiako lurralde zabalak izotzez estalita geratu ziren.