Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

igorot

iz. Filipinetako Luzon-go iparraldeko mendietan bizi diren giza taldeetako bakoitza, gaur egun arte beren erlijio eta antzinako ohiturak gorde dituztenak. Batzuk mendi magaletako basoetan bizi dira, baina gehienak mendi gainetan eta zelaietan. 1975ean 478.000 lagun bizi ziren lurralde horietan. Filipinar hizkuntzetako Luzon-go saileko iparraldeko hizkuntza da igorotena. Etnologoek 10 talde bereizi dituzte igoroten artean.