Igor
Kiev-eko printzea 912-945 urte bitartean (Novgorod, 875 inguruan - Iskorost, 945). Errusiako monarkiaren sortzailea. Rourik-en seme bakarra zen, eta Olga Santuarekin ezkondu zen. Konstantinoplari eraso zion 941. urtean, eta Bizantzioko Inperioarekin merkataritza tratu bat sinatu zuen (945). Urte horretan bertan hil zuten.