Gorzako udalerriko herrigunea (Zaraitzu ibarra, Nafarroa). 49 biztanle. Joan den mendearen erdialdean galdu zen euskara. Aipagarriak dira San Bizente eliza erromanikoa eta etxe batzuetako atal gotikoak. Monasterio ospetsu bat izan zen Igarin IX-XII. mendeetan.