Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

igaraba

iz. Ugaztun haragijalea, txikia, uretan ibiltzeko egokitua, ibai bazterretan bizi eta arrainez elikatzen dena (Lutra sp. eta Enhydra sp.).  v  Itsas igaraba (Enhydra lutra). Itsasbazterretan, batez ere, Asiako iparraldean bizi den igaraba-mota. Gorputza luze biribila du, 1,20 m inguru luzea. 30 cm ingurukoa isatsa. Ilea motz sarria izaten du, gaztaina kolorekoa, baina oso iluna. Hankak motzak eta sendoak ditu, eta igerirako oso ondo egokituak. Arrainak janez elikatzen da batez ere. Kalifornian, Kanadan, Alaskan, eta Aleut, Kuril eta Pribilof uharteetan bizi da. Desagertzeko zorian egon da, eta babesteko hartu ziren neurri zorrotzei esker dirau bizirik.