Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

igarle

iz. Igartzen duena; profeta, iragarlea.  v  Erl. Itun Zaharrean lau igarle nagusi agertzen dira: Isaias, Jeremias, Ezekiel eta Daniel (igarle nagusi esaten zaie idatzi kopuru handia utzi zutelako), eta hamabi igarle txiki: Oseas, Joel, Amos, Abdias, Jonas, Mikeas, Nahum, Habakuk, Sofonias, Azeo, Zakarias eta Malakias. Itun Berrian igarle bat dago, San Joan, Apokalipsia idatzi zuena. Ez dira kristau teologian bakarrik igarleak agertzen; islamean adibidez, Mahoma da azken igarlea eta handiena.