Ibykos
Greziar eleberrigilea eta musikaria (Rhêgion, Calabria, K.a. VI. m.). Tisias Stesikhoros deituriko poetaren ikaslea izan zen eta hark erabiltzen zituen hizkuntza eta neurri berak aukeratu zituen bere lanetarako. Eresi epikoak eta lirikoak ondu zituen, eta Polikrates Samosko tiranoarentzat lan egin zuen (amodioari eta izadiari egindako kantak jasotzen dituzten panegirikoak).