Ibero Odriozola, Francisco
Gipuzkoako arkitektoa (Azpeitia, 1724 - Azpeitia, 1795). Francisco Iberoren semea zen eta obra ugari egin zituen aitarekin batera, Loiolako ikastetxea eta eliza, besteak beste. 1758. urtean Asteasuko parrokiako gurutzadura berria egin zuen. 1762. urtean Hondarribiko elizako kanpandorrea egin zuen eta bi urte geroago amaitu zuen Donostiako Santa Maria eliza. San Sebastian parrokia elizako aurrealdea egin zuen jaioterrian eta udaletxea, bi ostatu eta bi hilerri Elgoibarren. Bost zubi eraiki zituen Bergara aldean.
- iberiar
- iberiera
- iberiko
- iberismo
- Ibero Erquicia, Ignacio
- Ibero Odriozola, Francisco
- Ibero
- Ibero
- Iberoamerika
- Ibert, Jacques
- ibex