Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ibex

iz. Zool. Artiodaktiloen ordenako bobidoen familiako animalia basatia, oso adar luzeak dituena (Capra ibex). 1,50 m inguru luze izan daiteke eta 85 cm garai. Ahuntzaren antza du, baina gorputz handiagokoa eta hanka-sendoagoa da ibexa. Adarrak, metro bete ingurukoak izaten ditu, askoz laburragoak emeak arrak baino. Ile sarri trinkoa, kolorez gris gorrixka du. Mongoliako mendietan, Siberiako erdialdean, Katxemiran, Afganistanen, Pirinio mendietan eta Etiopian bizi da.