Humboldt, Alexander
Alemaniar naturalista eta esploratzailea (Berlin, 1769 - Berlin, 1859). Wihelm Humboldt hizkuntzalariaren anaia zen. Frankfurt, Berlin eta Göttingengo unibertsitateetan eta Friburgo Ingeniari Akademian egin zituen ikasketak. 1797-1804 bitarteko urteetan Iberiar Penintsula, Kanaria uharteak, Venezuela, Orinoko ibaia, Kuba, Magdalena ibaia, Bogota, Ekuador eta Mexikon zehar ibili zen, eta Europara itzuli zen datu zientifiko, geografiko, estatistiko eta etnografiko ugari jasota. 1804tik 1827ra Parisen bizi izan zen, eta bidaia horietako emaitzak bildu eta argitara eman zituen. 1829. urtean, Ehrenberg eta G. Rose-rekin batera, beste bidaia bat egin zuen Errusiako Asian barrena, Nikolas tsarraren diru laguntzaz. Bizitzaren azken 25 urteak bere lan nagusia, Kosmos, ontzen eman zituen; obra horrek eragin handia izan zuen garai hartako zientzietan. Humboldt-enak dira halaber: Examen critique et historique de l’histoire et la géographie du Nouveau Continent (1786-89), Ansichten der Natur, mit wissenschaftilichen Erläuterungen (1808, Naturaren ezaugarriak klima eta lurralde desberdinetan), Voyage de Humboldt et Bonpland aux régions équinoxiales du noveau continent, fait en 1799-1804; Fragments de Géologie et de Climatologie asiatique (1831), Asie Centrale, recherches sur les chaînes de montagnes et la climatologie comparée (1843), etab.
- hulok
- Hulse, Russell A
- humanismo
- humanista
- Humaran
- Humboldt, Alexander
- Humboldt, Wilhelm von
- Hume, David
- Hume, John
- Humedo
- humus