Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

homeotermia

iz. Biol. Ingurugiroan sortutako tenperatura aldaketak kontuan hartu gabe beren gorputzeko tenperaturari egonkor eusten dioten izaki bizien egoera. Hegaztien eta ugaztunen barneko tenperatura ez da aldatzen ingurugirokoarekin, eta hori lortzeko organismoak bero ekoizpena eta galera kontrolatzen ditu mekanismo berezi batzuen bidez. Kontrakoa heterotermia da (gorputzaren barneko tenperatura ingurugirokoarekin aldatzen da), eta hori da animalia mota gehienen egoera da.