Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

homeopatia

iz. Med. Gaixoari sendatu nahi den eritasun mota bera eragiten duen gai toxikoa, neurri txiki jakinetan, ematean datzan sendabidea. Antzekoak antzekoa sendatzen du dioen hastapenean oinarritzen da homeopatia. Hipokratesek bere garaian ezagutzen bazuen ere, C.S.Hahnemann-ek egindako esperimentuei esker suspertu zen gerora (1755-1843). Bi legeetan oinarritzen da homeopatia: 1) Antzekoen legea: Gai toxikoen bidez, pairatu ohi dituenen gisako sintoma batzuk sorrarazten zaizkio gaixoari. Artifizialki eragindako gaitz arinak eritasunaren kontrako erreakzioa sorrarazten du gaixoarengan. 2) Sendagaien disoluzioaren legea: Sendagaiak oso dosi txikietan erabiltzen dira, eta aldian-aldian kontzentrazio txikiagotan ematen zaizkio gaixoari. Hahnemann-en ustez, botika zenbat eta uretan proportzio txikiagoan egon, orduan eta eragin handiago du gaixoarengan, eragin terapeutikoa ez baitago botikaren masari lotua, bere propietate dinamikoei baizik. Medikuntza mota horrek bi eratako erantzunak izan ditu, aurkakoenak eta jarraitzaileenak.