Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Home Rule

(Ing. “Herriko legea”). Irlandarrek 1870 eta 1914 bitarteko urteetan erreibindikaturiko autonomia erregimena. v Historia. Home Rule Party izeneko alderdia 1870ean agertu zen eta haren helburuak eta jokabidea, funtsean, O’Connell-ek mende erditsu lehenago aldarrikaturikoak ziren: Irlandaren autogobernua lortzea erresistentzia pasiboaren eta masa ekintzen bidez. Lehen buruzagia Isaac Butt izan zen. Ch. S. Parnell buru zela, alderdiak garrantzi handia izan zuen. Gladstone liberalak, Lehen Ministroa zela, bi aldiz aurkeztu zuen Home Rule-rako proiektua Erresuma Batuko ganberen aurrean. Bietan ere, 1886an Komunek eta 1892an Lordek, atzera bota zuten. 1912an, Hirugarren Home Rule legea bozketan jarri zenean, Ulster-eko protestanteen matxinada gertatu zen. Bestalde, 1914an onetsitako legeak ematen zuen autonomia ez zen irlandarren gogo betekoa, ordurako independentzia eskatzen baitzuten. 1916ko matxinada burujabetasunerako (1921) lehen urratsa gertatu zen.