Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hollywood

Estatu Batuetako Los Angeles hiriko partea (Kalifornia). 121.000 biztanle. Mende hasieran nekazari hiria zen. 1911n, New York-eko zinema etxe handiei ihes egin nahirik, zenbait zinema ekoizlek bertara jo zuten. Gaur egun, Estatu Batuetako zinemaren eta telebistaren industriagunerik handiena da.