Hombrados Oñatibia, Gregorio
Gipuzkoar margolaria (Zarautz, 1902 - Tolosa, 1978). Baionan eta Parisen egin zituen margolaritza ikasketak. Euskal historia oso bat irudietara eraman zuen lehen pintore euskalduna izan da. Euskal Herriko ohiturak eta erlijio gaiak landu zituen bere koadroetan eta arte kritikako lanak idatzi zituen. Obra nagusiak: Zumalacárregui en la batalla de Descarga, Francisco de Ibarra funda Nuevo Durango, Las Juntas de Guernica de 1631, Aparición de la Virgen de Aránzazu a Rofrigo de Bulzategui, Francisco de Ibarra en California, Juramento solemne de Fuenterrabía, Iparraguirre canta el Gernikako, Muerte del almirante Alonso de Ugalde, Juan de Tolosa funda Zocatecas, Descubrimiento de América eta Gernikako Arbola en el café de San Luis. Argitaratu gabe utzi zuen Diccionario monumental del arte-artistas de Euzkadi obra handia.
- Holley, Robert William
- Holliday, Judy
- Holling, Crawford
- Hollows, Frederick Cossom
- Hollywood
- Hombrados Oñatibia, Gregorio
- Home Rule
- homeogenesi
- homeomeria
- homeomorfismo
- homeomorfo