Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

holokausto

iz. Erl. Juduen artean, biktima guztiz erretzea eskatzen duen sakrifizioa. v Naziek 1933tik 1945era juduekin egindako genozidioa. Alemanian hasi ziren juduen kontrako lehen erasoak, Hitler agintari zela. Hala, 1938tik aurrera indartu egin ziren juduen kontrako neurriak; kontzentrazio esparruetan sartu zituzten, eta askok eta askok Europako beste herri batzuetara edo Ameriketara ihes egin behar izan zuten. Mundu Gerran naziek beren mendean zuten Europako lurralde guztietara zabaldu ziren juduen kontrako erasoak. 1942tik aurrera juduak hiltzeko azken irtenbidea jarri zuten indarrean; gas ganberak eta labeak prestatu eta han hil zituzten 5.700.000 judu inguru.