Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

hitano

iz. Hikako hitz egiteko era, hiketa. v Gram. Euskarak izenordain bat baino gehiago erabiltzen du solaskideari dagozkionak: hi, zu (xu ere ekialdeko behe-nafarreraz), eta berori (hegoaldean). Hi esanez gero, adizkera alokutiboak erabili ohi ditu hiztunak, orduan ezin mintza baitaiteke eztabaidaka, hau da, adizkera alokutiboak ahal duen guztietan erabili gabe. Adizkera alokutiboetan aditz jokatuak bigarren pertsonarekiko komunztadura du, bigarren pertsona hori aditzak adierazten duen prozesuan partaide izan gabe ere. Peru etorri duk eta jo naik. Ekialdeko euskalkietan zuka (züka zubereraz) eta xuka mintzatuz ere erabiltzen dira adizkera alokutiboak (Beńat hurbildu zaidazu eta jo naizu). Ez, ordea, beste euskalkietan, haietan zu esanez ere eztabaidaka hitz egiten baita. Gaur egungo euskara batuan hitanozko adizkera zuzenak agertzen dira (hik egin duk), ez oraino adizkera alokutiboak (nik egin diat). Literatura tradizioaren arabera, adizkera alokutiboak adierazpenezko perpaus menderatugabeetan erabili behar dira, ez besteetan.