Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hiroshige

edo Ando Hiroshige. Japoniar margolaria eta grabatzailea (Edo, gaur egun Tokio, 1797 - Edo, 1858). XIX. mendeko ikuspegi margolaririk ezagunena. Zurezko xaflen gainekoak —Ukiyo-e estiloa— ditu bere lanik nagusiak (8.000 lamina inguru). Marrazkiaren eta koloreen zehaztasuna dira haren ezaugarri nabarienak. 1870 inguruan Europan ere zabaltzen hasi zen Hiroshigeren obra, eta inpresionistek izan zuten haren eraginik. Hauek dira Hiroshigek zurean egindako grabatu ezagunetarikoak: Berrogeita hamahiru geraldi Tokaidoko bidean (1830-1834), Edoko ehun ikuspegi (1856-1859), Biwa aintzirako zortzi ikuspegi (1836 inguruan), Fuji-Yama mendiko hogeita hamasei ikuspegi (1858). Japoniako grabatzaileen artean ere hoberenetarikotzat jotzen da. Beste hainbat sail ere baditu, animalia, hegazti eta arrain irudiz moldatuak.