Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hipokrene

(Gr. Hippo krene, eusk. «zaldiaren iturria»). Helikon mendiko iturria, musei eskainia. Pegaso zaldi hegalariak haitzean ostikoa jo zuenean sortua omen zen. Hesiodok dioenez, musek haren inguruan dantzan egiten zuten. Poesia-etorriaren sinboloa zen olerkari greziar eta erromatarrentzat.