Hipolito, santua
Kristau teologo eta idazlea (K.o. 170. urte inguruan - Sardinia, 235). Erroman apaiz zela, Zeferino eta Kalisto Aita Santuekin arazoak izan zituen. Geroago, bera bezala Sardinian erbesteraturik zegoen Pontziano Aita Santuarekin adiskidetu zen. Obra exegetikoak idatzi zituen, eta bere garaiko elizako doktorerik gorentzat jotzen da. Ez da gauza segurua, berriz, heresia gnostikoez berri baliotsuak ematen dituen Philosophoumena obraren egilea bera ote den.
- hipokrateazeo
- Hipokrene
- hipokrisia
- hipokrita
- Hipolita
- Hipolito, santua
- Hipolito
- hipomania
- Hipona
- hipopituitarismo
- hipopotamido