hiperboloide
izond. Hiperbola baten antza duena. || iz. Geom. Epai edo sekzio lauak elipseak, zirkuluak edo hiperboleak dituen gainazala, amaigaberantz bi aurkako norabideetan hedatzen dena. Bi eratakoa da: bi kasku edo bi orritakoa eta kasku edo orri bakarrekoa. Lehenengoak bi kaskuak bereiziak eta lerro ganbilak elkarren aurkako norabideetan kokatuak izaten ditu; bestea, berriz, erdigunetik elkarren aurkako bi norabidetan hedatzen da.