Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

hiperbola

iz. Mat. Foku izeneko bi puntu finkoekiko distantzien diferentzia konstantea den kurba baten puntuen leku geometrikoa. ■ Hiperbola batek bi simetria ardatz ditu: bata bi fokuetatik (F eta F’) pasatzen den XX’ ardatza, eta bestea ardatz honi FF’-ren erdian (O puntuan) elkarzuta dena. O puntua hiperbolaren simetriagunea da. Hiperbolaren ekuazioak bere simetria ardatzekiko hauek dira:      
   x ardatza zeharkakoa denean ’ x2/a2 - y2/b2  = -1           
   y ardatza zeharkakoa denean  ’ x2/a2 - y2/b2 = 1
Bi hiperbola hauek konjugatuak direla esaten da. Irudian ikusten den errektangeluaren diagonalak hiperbolaren asintotak dira. Bi asintotak elkarrekiko elkarzutak direnean hiperbola aldekidea dela esaten da.