Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hiparko

(Gr. Hipparkhos). Greziar astronomoa (Nizea, Bitinia edo Rodas, k.a. 127 ondoren). Ptolomeoren teoria geozentrikoa haren aurkikuntzetan oinarritua da hein handi batean. Ptolomeoren idatzien arabera, ekinozioen prezesioa, Eguzkiaren itxurazko orbitaren eszentrikotasuna, eta Ilargiaren mugimenduen zenbait gorabehera hark azaldu zituen lehenbiziko aldiz. Halako izenik merezi duen lehenbiziko izar-mapa ere berak egina da.