Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hilen liburua

Antzinako Egipton Inperio Berritik aurrera hil kutxetan jarri ohi ziren papiroak. Antzinatasunaren arabera, idazkera hieroglifikoz, hieratikoz edo demotikoz idatzitako formula aztizkoak  eta otoitzak dira. Hilek hilezkortasun zoriontsua lortzeko bidean jasan behar zituzten probetan laguntza ematea zen papiro bildumen helburua. Hilen liburuen azterketan aritu direnen adituen artean, K. R. Lepsius da aipagarriena. Alerik osoena Turingo Papiroa deiturikoa da, 1842an K. R. Lepsius-ek argitara eman zuena.