Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

hileko

iz. Emakumearen hileroko odolaldia. || Hileko saria, hilean kobratzen den soldata. v Biol. Goi mailako primate emeetan, pubertarotik menopausiara bitartean hilero izaten den odol galtzea. Baginatik odola galtzen da eta odolarekin batera umetokiko mintzaren zatiak ere kanporatzen dira. Hilekoa emeen obulazio zikloaren amaieran izaten da, ernalketarik gertatu ez bada; ernalketa izan bada, ez da hilekorik izaten umea erditu artean. Hirutik zazpira egun irauten du gutxi gorabehera hilerokoak. Hilekoarekin batera ondoeza, mina, eta beste hainbat sintoma izaten dira batzuetan.