hidrokinona
iz. Kim. Bi sail hidroxilo dituen eraztun erako gai organiko asea. Formula C6H4(OH)2 du. 170° C-an urtzen diren kristal koloregabeetan agertzen da. Uretan, alkoholetan eta eterrean urtzen da. Gurbitzaren hostoetan aurkitzen da, eta industrian bi eratara lortzen da: 1) para-bentzokinona azufre dioxidoarekin erreduzituz, eta 2) anilinaren kinona oxidazio bidez prestatuz eta ondoren erreduzituz. Erreduzitzaile indartsua da eta horregatik erabiltzen da argazkiak errebelatzeko. Kautxu, pintura eta beste gai kimiko batzuen finkatzaile gisa ere erabiltzen da.