hesi
iz. Lur eremu bat ixten edo igarobidea galarazten duen eragozgarria, hesolez-edo egina. ◊ Gurdiaren, orgaren hesia. || Eremu hesitua. v Hesi lasterketa. Kirol. Atletismoan, hesi gaineko lasterketa mota. Pista lauan, lasterketa banakako kaleetan egiten da, eta korrikalariek hesien gainetik jauzi eginez egin behar dute lasterka; jauzi egiterakoan hesiak lurrera bota ere egin ditzakete. Nazioartean onartuak dauden distantziak hauek dira: 110, 200 eta 400 metro, 110, 200 eta 440 iarda gizonezkoen probetarako eta 80 metro eta 87,5 iarda emakumezkoen probetarako. Hesien goiera igo edo jaitsi daiteke proba bakoitzera egokitzeko. Lasterketa horietan parte hartzen duten korrikalariek lastertasun handia izan behar dute hesiak saltatzeko oso teknika onarekin batera.