Herzog, Werner
(Bere izenez Werner Stipetic). Alemaniar zinemagilea (Schrang, Bavaria, 1942). Film laburrak eginez hasi zen. Bere lehen filmean bertan (Bizitzaren zeinuak, 1967), bere obraren zenbait ezaugarri nagusi ageri zituen: absurdoaren zentzua, egoera berezietarako zaletasuna, eromenezko egoerak. Bere filmik ezagunena, Agirre edo Jainkoaren haserrea (1972), Lope de Agirreren espedizioari buruzkoa izan zen. Bere film guztiek arrakasta handia izan dute: Kaspar Hauser-en misterioa 1974), Stroszek (1977), Kristalezko bihotza (1976), Nosferatu (1979), Woyzeck (1979) Fitzcarraldo (1982), Inurri berdeek amets egiten duten lekua (1984).