Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hertzainak

Euskal musika taldea, 1993an desagertua. 1980ko hamarkadan egin zituen lehen urratsak. Punk, ska, reggae eta rock and roll musika estiloak nahastu zituzten. Xabier Montoia musikariak taldearen sorreran parte hartu zuen baina berehala hasi zen Hertzainak alde batera utzita M-ak taldean. Besteak beste, Gari eta Josu Zabalak osatu zuten Hertzainak taldea. Euskal musikagintzan talde berritzailea izan zen eta euskal rock erradikala izenaz ezaguna den joeran izugarrizko arrakasta izan zuten. 1993an Donostiako Anoeta kiroldegian eman zuten kontzertuarekin amaitu zen taldearen ibilbidea eta taldekide bakoitzak bere aldetik jarraitu du musika munduan. Makina bat disko utzi zituzten dozena bat urteko bizitzaren oroigarri: Hertzainak (1984), Hau dena aldatu nahi nuke (1985), Salda badago (1988), Amets prefabrikatuak (1990), Mundu berria daramagu bihotzean (maxia, 1991), Zuzenean (1991) eta Denboraren orratzak (1992).