Hertz, Heinrich
Alemaniar fisikaria (Hanburgo, 1857 - Bonn, 1894). Berlingo unibertsitateko irakaslea (1889). Berak sorturiko osziladorearen bitartez, Maxwell-en argiaren teoria elektromagnetikoa berretsi zuen (1887), eta haren izena daramaten uhin elektromagnetikoek argiaren ezaugarri berak dituztela frogatu. Ikerketa horien ondorio zuzena haririk gabeko telegrafia izan zen. Efektu fotoelektrikoa agerian jarri zuen, eta era horretan optikaren eta elektrizitatearen artean lotura berri bat ezarri (1887). Elektroiek materia zeharka zezaketela ikusi zuen, izpi katodikoak urrezko eta aluminiozko xafla mehetan zehar pasaraziz.