Hernández, Feliberto
Uruguaiko idazlea (Montevideo, 1902 - Montevideo, 1963). Piano ikasketak egin zituen gaztetan eta zinemetako pianista gisa aritu zen. 1925ean kontakizun laburrak argitaratzen hasi zen: Fulano de tal (1925, Urlia), Libro sin tapas (1929, Azalik gabeko liburua). 1942an Por los tiempos de Clemente Colling (Clemente Colling-en garaietan edo) argitaratu zuen. Garai hartan hasi zen Tierras de la memoria idazten, nahiz eta hil arte ez zen argitaratu. Beste lan batzuk: Nadie encendía las lámparas (1947, Inork ez zuen lanpararik pizten), Las hortensias (1949, Hortentsiak), La casa inundada (1960). Hernándezenak ebokazio lanak dira, eta umorea lantzen du era berezi batean, eta sentipen irreal bat eragiten du. Eragin handia izan zuen J. Cortázar eta G. García Márquez idazleengan. Rio de Platako ipuin fantastikoaren sortzailetzat hartua izan da.