Hernández Aldecoa, Valentín
Bizkaitar politikari sozialista (Bilbo, XIX. m. - Bilbo, XX. m.). Bilboko Elkarte Sozialistako zuzendaritza taldeko kidea eta La Lucha de Clases izeneko astekariaren zuzendaria izan zen. Errepublikarren eta anarkisten aurka borrokatu zen aldizkari hartako lerroetan eta apaizen eta nazionalisten kontra idatzi zuen. Kartzelan sartu zuten 1897an eta alderdi sozialistatik egotzi 1899an. Horren ondoren bolada batez arrakasta handia izan zuen El Ruido izeneko satira aldizkaria argitaratu zuen.