Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

heriotza

iz. Biziaren etena; giza bizitzaren bukaera, berezkoa nahiz eragina. || Heriotza, gizaki itxuraz. v Med. Bizi funtzioak erabat galtzea. Medikuntzan, bihotz taupaden gelditze iraunkorra dela esaten da; oraintsu erabiltzen hasi den garun heriotza kontzeptuak, ordea, garrantzia hartu du. Adiera horretan, arnasketa, begi-ninen mugimendua, eta garunak gidatzen dituen beste bizi ekintza erreflexuak galtzea da heriotza. v Heriotza biologikoa. Organismo bizidunen era guztietako bizitza bukaera. v Heriotza klinikoa. Animalia bizitzarako funtzioak galdu diren arren, bizitza begetatiboak jarraitzen duenean esaten da; medikuntza prozesuak erabili ahal dira berpizteko. v Heriotza naturala. Eritasunak, eta ez zauri traumatikoek eragindako heriotza. v Heriotza zibila. Nortasun fisikoaren iraungitzea edo galera sortzen duen gertaera. Pertsona batek dituen eskubide politiko eta zibilen galera iraunkorra da. v Heriotza zigorra. Estatu batzuetako zigor-legediak jasotzen duen zigorrik handiena edo kapitala. Garai batean, heriotza zigorra ezartzerakoan, bizitza kentzeaz gainera, ahalik eta oinaze gehien sortzea zen helburua. v Heriotza tasa. Leku eta denbora jakin batean izaten diren hildakoen batez bestekoa. Demografian, herrialdeen arteko heriotza tasaren konparaketak egiterakoan, urtean mila pertsonatik hiltzen direnen batez bestekoa erabiltzen da.