Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Heller, Agnes

Hungariar filosofoa (Budapest, 1929). G. Lukácsen ikaslea izan zen, eta Budapesteko eskolako kideetako bat. 1978an irakasle lanean hasi zen Bundoorako Unibertsitatean (Victoria, Australia). Marxismoaren joera kritiko baten ordezkari da. Batez ere etikari buruzko gaiak aztertu ditu, antropologia marxista baten lerroak marraztuz eta senaren, harremanen, lehenengo izatasunaren (biologikoa), bigarrenaren (psikiko-soziala), premien eta nortasunaren azterketan oinarri hartuta. Premiei buruzko bere teoria filosofikoak oso zabalkunde handia izan du. Lan nagusiak: Errenazimentuko gizona (1963), Eguneroko bizitzako istorioak (1970), Premien teoria Marxengan (1973), Balioen teoria marxista baterako hipotesiak (1974), Berdintasunaren formak (1978).