Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

hematie

iz. Biol. Eritrozitoa; odoleko globulu gorria. Gizonaren eta ugaztun gehienen hematieak biribilak, zapalak, eta gune gabeak dira. Hegazti, narrasti, anfibio eta arrainenek berriz forma eliptikoa dute eta gunedunak dira. Gizonaren hematien diametroa 7 mikrakoa da eta lodiera 2 mikrakoa. Normalean, gizonezkoak 5 milioi inguru hematie ditu odol mm3 bakoitzean eta emakumezkoak zerbait gutxiago, baina kopuru hau asko aldatzen da baldintza fisiologikoekin (garaiera handiekin, oxigeno kontzentrazio txikiekin..) eta egoera patologikoekin. Kolore gorria dute barnean duten hemoglobinari esker. Oxigenoa biriketatik gorputz guztiko zeluletara garraiatzen dute, eta anhidrido karbonikoa hauetatik biriketara. Beste gorpuzki eta zelula guztiak bezala hematieak ere sortu eta desagertu egiten dira. Hezurmuin gorrian eratzen dira eta 120 bat eguneko bizia dute.